Pakea Bizkaia Antarktikara abiatuko da

2012ko September 18Espedizioaren aurkezpena

Datorren urriaren 7an Unai Basurkoren taldea Hego Hemisferioruntz abiatuko da, 2010ean Cabo Nortera eta 2011n Groenlandia-Ternuara espedizioak egin ostean. Tripulatzaileen artean UPV-EHUko 6 ikasle daude, 2011n sinatutako elkarlan hitzarmenari esker. Kepa Acero free surflaria Usuhaian (Argentina) igoko da belaontzira, gaur egungo bere surf proiektua den “5 mares” Pakea Bizkaiaren proiektuarekin lotuz. J

asangarritasuna, biodibertsitatea eta geografía gaiak landu dituzte proiektua gertutik ezagutu duten 9.000 ikasletik gora, espedizioetan grabatu den materialari esker. Aurten unitate didaktikoak prestatu dira. Interesa duten zentroek www.pakeabizkaia.com webgunean deskargatu ditzakete. Itsasontzia espediziotik itzultzen denean, orain arte egiten zen bezalaxe, zentroek Getxoko Pakea Bizkaiaren egoitza bisitatzeko aukera izango dute.