Pakea Bizkaiak Haizen Gain Komunikate Terapeutikoan hitzaldia eman du

2013ko October 15Drogen Abusuaren Ikerketa eta Prebentziorako Gipuzkoar Elkarteak, AGIPADek, Xabier Urresti tripulatzailea gonbidatu zuen Antartikako espedizioan izandako esperientziari buruzko hitzaldia emateko.

Oiartzungo Haize Gain Komunitate Terapeutikoak Xabier Urresti tripulatzailearen bisita jaso zuen atzo. Drogen Abusuaren Ikerketa eta Prebentziorako Gipuzkoar Elkarteak, AGIPADek, Antartikako espedizioaren bigarren etapako argazkilaria gonbidatu zuen zeharbidean izandako esperientziari buruz jarduteko. 20 pertsona inguruk entzuk zituzten arretaz Pakea Bizkaiako tripulatzailearen gertaera eta bizipenak. Hitzaldian gogotsu parte hartu zuten elkarbizitza, janari edota tenperaturari buruzko galderak eginez.

Haize Gainen bizileku-erregimen eta Eguneko Zentro programa eskaintzen da batik bat drogen kontsumoaren eragina eta beste menpekotasun batzuena jasan duten pertsonei, batik bat, jarduera psikoterapeutiko eta hezkuntza-hezitzaileen bidez, bestelako komunitate-baliabideekin koordinatuz. Horrela, gizarteratze sozial egokiena erraztu nahi da.

Atrás