Pakea Bizkaia Punta Arenaserantz (Txile) nabigatzen du

2012ko December 1740 gradutako latitudea haize nahiko leunekin igaro dute, eta hori zonalde horretan ezohikoa da. Igandean adibidez, 10 korapilo baino gutxiagoko haizeak izan zituzten.

Puerto Madrynen egun batzuk pasa ostean, Pakea Bizkaiako ontzilariak ostegun goizean itsasoratu ziren Punta Arenas portu txiletarrera iristeko. Itsasaldi honek 700 itsas milia ditu, Bahia Blancan igo zen eskifaia berriarentzat bigarren nabigazioa izango delarik. Nabigazioan adituak diren ontzilariak apurka ari dira maniobra eta belaontziarekin egokitzen eta elkarbizitza ezinhobe suertatzen ari da. Nabigazioa da denen pasioa.

Hurrengo egunetan, azkeneko bi astetan ontzibarruan egon den Clara Iachetti biologa argentinarrak espedizioa utzi beharko du UPV-EHU-n egiten ari den itsas biologia masterra amaitzeko. Iachetiren Patagoniako itsasoaren bioaniztasunaren inguruko ezagutzak oso baliogarriak izan dira.

Hego norabidea egiten ari diren itsasaldi honetan, klimatologia ezinbestekoa izaten ari da, haizeak Ipar-iparekialdekoak izan direlarik, noizean behin mendebalderantz joanez. 40 gradutako latitudea haize nahiko leunekin igaro dute, eta hori zonalde horretan ezohikoa da. Igandean adibidez, 10 korapilo baino gutxiagoko haizeak izan zituzten.

Astelehen honetako egunsentian, Magallanes pasabidea aldeko haize leunekin igaro dute, hala ere, hurrengo orduetan, adi egon beharko dira mareekin, lekurik estuenetarikoetan, korronteak 8 korapilo izatera heldu baitaitezke. Dena ondo joatekotan eta aurreikuspenak betetzekotan, Punta Arenasera astearte iguruan iritsiko dira.

Hegoalderantz hurbildu ahala, egunak gero eta luzeagoak dira eta eguzki argia egunsentiko 5etatik gaueko 11ak arte dute, gaueko zaintzak erraztuz.

Atrás