Pakea Bizkaia Antartikatik gertuago

2013ko January 11Se encuentran a 160 millas de la isla 25 de mayo de las Islas antárticas Shetland del Sur. En principio, la tripulación tiene previsto arribar mañana. Recorrerán las islas y buscarán la ola de Acero, esperando a que se den las condiciones. El patrón del Pakea Bizkaia afirma que el objetivo, si el hielo lo permite, es seguir bajando hacia el sur, concretamente hasta el grado 65.

Pakea Bizkaiak Hegoalderantz jarraitzen du Bernard Stammen Cheminées Poujoulati emandako laguntza arrakastatsua izan eta gero, pasa den urtarrilaren 9an (asteazkena). “25 de mayo” izeneko (Antartikan, Hegoaldeko Shetland irlak) irlatik 160 miliatara daude. Printzipioz, tripulazioak bihar aurreikusi du leku horretara iristea eta bertan Carlini izeneko base argentinarra dago. Zientzilariekin harremanetan izango dira Antartikako itsas biodibertsitatearen inguruko informazioa biltzeko eta datozen egunetarako plana ezartzeko. “Hurrengo egunetarako zeharbidea eta planifikazioa meteorologiaren araberako izango da. Horrek agintzen du hemen behean. Haizearen, itsasoaren, itzoz kantitate eta lodieraren menpe dago. Segurua den bakarra gure helmuga baldintzen arabera erabakiko dugula da. Latitude hauetan nabigatzeko era bakar eta koherentea da”, dio Unai Basurkok, Pakea Bizkaiako patroiak, jarraitu beharreko nabigazioaren inguruan.

3 gradurekin, 0 gradu uretan, 25-30 korapiloko iparekialdeko haizearekin eta ekaitz bortitz baten aurretik nabigatzen dute. Ekaitza gertu dago, 60 miliatara ekialdean. Basurkok azkar nabigatu dutela dio, bere aurretik kokatzeko, izan ere, denborale izugarria sortu du. Nabigatzeko zaila den gunea da hau, Hornos Lurmuturra pasa dute eta orain Draque pasabidea gurutzatzen ari dira. Itsas zati horrek Hego Amerika Antartikatik bereizten du.

Pakea Bizkaiak hegoaldeko Shetland Irlak bisitatuko ditu eta Aceroren olatua bilatuko dute. Baldintzak, egokiak izatearen zai egongo dira. Kepa Acero surflariak “oso hunkituta” dagoela dio eta Antartikan surfeatzeko gogo handia duela. “Ontzian familiarteko giroa dago, tripulazioaren parte izatea pribilegio bat da”, azpirratzen du Acerok.

Pakea Bizkaiako patroiak helburua 65 gradura iristea dela esan du, eta hori izotzak uzten badu gertatuko da.

Bernard Stammi laguntza

Cheminées Poujoulati emandako laguntzari buruz esan beharra dago, tripulazioak dilistak eta kafea prestatu zituela nabigatzailearentzat, hala nola fruta eta Luis Cañas bi ardo botila eman zizkiola galdutako indarra pixka bat berreskura zezan. “Bakarrik nabigatzen duen persona batentzat ez dago agonia handiagoa energia sortzeko gai ez izatea baino, izan ere, horrek orduak eta orduak suposatzen ditu leman, logura, nekea, eta komunikatzea eta nabigatzea ez horren zaila izateko aukera ematen dituzten sistemen mugak. Bernardek hori dena egun dexentetan sufritu zuen eta bere itxurak hori baieztatzen zuen. Baina bere prestaketa eta jarrera bizirik dirauen persona batenak dira eta horrela izan zen”, dio Unai Basurkok.

Suitzarra Vendée Globen parte hartzen zuen eta energia sortzeko arazoak zituen, hidrogeneradore bat galdu baitzuen pasa den urtarrilaren 6an (igandea). Horrexegatik laguntza behar zuen itsasoan Hornos Lurmuturra igarotzean. Pakea Bizkaiako tripulazioaren laguntza izan ondoren, Vendée Globeko antolakuntzari lehiaketa bertan behera uzten zuela eman zion ezagutzera. Bi belaontziek beren zeharbideekin jarraitu zuten, Cheminées Les Sables d’Olonnerantz eta Pakea Bizkaia Hegoalderantz.

Atrás