Pakea Bizkaia Necochean dago jada

2012ko November 28Azkenean 20.00ak aldera Argentinan, hemen gaueko 12.00ak inguru iritsi ziren, brankako haizeak ez baitzion uzten aurrera egiten, baina hori aldatzean, atzo iritsi ziren azkenik portura. Euzko Etxea Euskal Etxeko autoritateek egin zieten harrera eta bertako Zuzendaritza Taldearekin izan zuten afaria.

Pakea Bizkaia Necochean egongo da larunbat goizerarte, eta bere egonaldian agenda betea izango du. Ikastola eskolako arduradun eta ikasleekin egoteaz gain, Euzko Etxea Euskal Etxeko partaideekin eta Vito Dumas nautika taldearekin ere izango dira.

Ostegun goizean, Ikastolako ikasleak izango dira bai Pakea Bizkaia, eta bai gizarte hezkuntza-proiektua ezagutzen lehenengoak, izan ere, ontzia bisitatuko dute eta tripulazioaren hitz egin, iritsieratik 11.30ak arte.

19.30ean Unai Basurko eta Pakea Bizkaiako tripulazioa Euskal Etxeko autoritateeek agurtuko dituzte. Bertan, kapitainak “De la Competición a la Educación” hitzaldia emango du 20:00etan. Ikastolako ikasleek Pakea Bizkaia proiektuaren inguruan egindako lanak aurkeztuko dituzte. Pakea Bizkaiaren helburuak, beste hainbat gauzaren artean, ingurumen sentsibilizazioa, ozeanoz bestaldeko hiriekin erlazionatzea eta bela ezagutarazi.

Ostiralean, Unai Basurko eta Pakea Bizkaiako Hezkuntza koordinatzailea, Andrea Ruiz Ikastola bisitatuko dute, Xabier Zubillagak bultzatutako zentroa ezagutzeko. 2009an jaio zen, 32 ikasle zituen orduan eta gaur egun, ordea, 160. Zentroa euskal cultura zabaltzeko gunea izan nahi du.

Egun berean, interesa duten hiritarrak, belaontzia bisitatzeko aukera izango dute, izan ere, 16.00etatik 18.00etara ateak zabalduko dira eta proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango da.

Tripulazioa agurtzeko, afari-dantza antolatu da. Euskal etxeko “Gazte Alai” taldeak dantza egingo du eta Pakea Bizkaiaren filmazioren bat proiektatu.

Atrás