Pakea Bizkaia astearte honetan iritsiko da Buenos Airesera

2012ko November 19Hiru aste bete dira Cabo Verdetik abiatu zenetik eta egunsentitik Rio de la Platan oso sakonak ez diren uretan nabigatzen dabil.

Pakea Bizkaia egunsentitik Rio de la Platan oso sakonak ez diren uretan dabil nabigatzen. Unai Basurko kapitainak aurreikusi zuen bezala gaur hiru aste bete dira belaontzia eta tripulazioak Cabo Verdeko ur epelak utzi zituztenetik Atlantikoa zeharkatzeko. Haizeek belaontzia bultzatu dute zeharbide guztian, lehenengo lau egunetan izan ezik. Horregatik Pakea Bizkaiak batezbesteko 180 milia egin ditu singladurako.

Nahiz eta gehienetan, bero hezeak eta presio altuak nagusitu diren, fronte baten eraginak egoera atmosferikoa aldatu zuen aurreko asteko zenbait egunetan, euria, haize indartsuak eta tenperaturen jaitsiera ekarriz. Duela bi egun frontearen eragina gelditu zen, baina itogarriak diren Ekuadorreko ohiko tenperaturak urruti gelditu dira.

Zeharbidean, tripulatzaileek egoera ezberdinetan nabigatzen ikasi dute, egoera ezberdinei ezinhobe aurre eginez eta momentu orotaz gozatuz. Nabigazioan arreta handia jarri duten arren, beren denbora libreari etekina ateratzen jakin diote, gaueko zaintzei aurre egiteko atseden hartuz eta ontzian egunerokoak diren lanak burutuz. Kanariar Uharteetara egindako zeharbidean bezalaxe, denek diote nabigatzen jarraituko zuketela, lurreko beharrek gelditzea eskatuko ez baliete.

Buenos Aireseko Puerto Madero kaira iritsiera azaroaren 20an, asteartea, lekuko orduan, 21.00ak aldera izango dela aurreikusi da, eta Argentinako ordutegian berriz, 17:00ak aldera.

Atrás