Pakea Bizkaia etxean izango da igandean

2013ko April 4 Getxoko Kirol Portuan 12.20ean (12.00etan Bizkaiko Zubitik pasako dira).

Pakea Bizkaiak Antartikara egindako espedizioa laster amaituko da. Horregatik, Unai Basurko kapitaintzat duen belaontziaren etorrerara gonbidatu nahi zaituztegu datorren apirilaren 7an, igandea, Getxoko Kirol Portuan 12.20ean (12.00etan Bizkaiko Zubitik pasako dira).

Tripulazioa Bizkaiko Golkoko eguraldi txarra dela eta, Sadan (Galizian) dago orain eta ontzia prest izateko aprobetxatu dute.

Pakea Bizkaia pasa den urriaren 7an Bilbotik abiatu zenez geroztik 14.000 milia -22.531 Km- nabigatu ditu planetako bi hemisferiotan. Hiru fase ezberdinetan, 20 tripulatzaile izan dira ontzian, horietako asko UPV-EHUko ikasleak. Hainbat esperientzia bizi izan dituzte Pakea Bizkaia gizarte-hezkuntza proiektuaren oinarrizko helburuak betez: gure ozeano eta horien bioaniztasunarenganako errespetuzko mezua zabaldu eta informazioa bildu gero hezkuntza materiala egiteko hala nola dokumental bat, gizartea ingurumenaren zaintzaz ardura dadin.

Atrás