Pakea Bizkaia IPAR LUMUTURRERA iritsi da

2010ko September 13Atzo, irailaren 12.ean, UTC ordubiak inguru, PAKEA BIZKAIko ontzilagunek eta bere kapitaina Unai Basurkok, espedizioaren helburu garrantzitsuenetariko bat lortu zuten, Ipar Lurmuturrera edota Norrdkapp-era ( I 71º 10´ E 025º 47´) ailegatzea, Norbegiako uretan.

Pasa den abuztuaren 7an Bilbotik atera zenetik, PAKEA BIZKAIAk 2500 itsas-mila inguru nabigatu ditu Irlanda, Eskozia, Orkney irla eta Shetland irletan geldiuneak eginez, Norbegiako norabidean Ipar Itsasoan zehar nabigatu baino lehen. Geldiune hauetan, hurrengo neguan Bizkaiko eskola umeei eskainiko dieten hezkuntza proiekturako, ingurugiroarekin erlazionaturiko esperientziak jasoz.

Ipar lurmuturra, Europan Iparrerago dagoen lurmuturra bezala ezagutzen da, Finlandia eta Errusiako mugetatik gertu dagoen labar malkor bat izanik. Larunbat gauean eta igandean, PAKEA BIZKAIAk Hego haize zuhurrekin nabigatu du, lurmuturrera heltzerakoan 35 korapilotako haize boladak jo zituelarik; horregatik eskifai osoa adi egon behar izan zuen, baita hotzaren kontra beharrezko arropa jantziz.

Igande gauean Bizkaiko hiribururako itzulera nabigazioa hasi zuten, urriaren azken egunetan heltzeko asmoz. Basurkok zera aipatu zuen: “ospakizun eguna da gaurkoa, eskifaiaren oroimenean eta euskal nabigazioaren historian xumeki grabatuta geldituko delarik egun hau. Espedizioan abiatu baino lehen jarritako helburua lortu dugu, bidean zehar aurkitutako zailtasunentzako konponbideak lortuz. Gogoan ditut lorpen hau posible izatea lagundu dutenek, patrozinatzaileak, gure familiak, jarraitzaileak eta noski, gure belaontzia eta bertoko ontzilagunak. Gaur bertan etxerako itzulera hasi dugu, bertara heltzean PAKEA BIZKAIAn bizitako esperientziak elkarbanatzeko asmoz”.