Pakea Bizkaia Argentinara iritsi da

2012ko November 21Ostegunean hitzaldia Laurak Bat Euskal Etxean

Pakea Bizkaia Buenos Airesen dago, Atlantikoa zeharkatzen hiru aste eman eman ondoren, Cabo Verdetik abiatu zenetik. Unai Basurko buru duen belaontzi euskalduna atzo, azaroaren 20an, iritsi zen Yacht Club Puerto Maderora, eta bertan izango dira datorren astelehen arte. Argentinan tripulazioa diasporarekin izango da harremanetan, proiektua iristen den portu ezberdinetan ezagutaraziz.

Buenos Airesen Laurak Bat Euskal Etxeko ordezkariekin izango dira harremanetan eta bertan azaroaren 22an (osteguna), 19.30ean, pasa den urriaren 7an hasi zuten zeharbidearen xehetasunak emango dituzte ezagutzera. Beren helmuga Antartiar Penintsula da eta bertara gutxi gorabehera 2013ko urtarrilan iritsiko dira.

Necochean ere geldituko dira azaroaren 27 inguru. Bertan Euzko Etxea Euskaletxeko ordezkariek egingo diete harrera. Beste hainbat ekitaldien artean, Necocheako ikastolako ikasleek belaontzia bisitatzeko aukera izango dute eta proiektua ezagutu, hala nola tripulatzaileek bidaiaren zehaztasunen berri emango diete. Gero, Bahia Balncara abiatuko dira, bertara abenduaren hasieran iritsiz. Bertan Union Vasca Euskal Etxeko euskaldun komunitatearekin bilduko dira.

Bahia Balncan tripulazioa aldatuko da eta espedizioaren bigarren etapari hasiera emango zaio. Bigarren etapan Penintsula Antartikora iristeko joango dira prestatzen.

Atrás