PAKEA BIZKAIA GALIZIARA HELDU DA

2012ko June 7Astelehen arratsaldean nabigazio bi egunen ostean, Pakea Bizkaia belaontzia Coruña ondoan dagoen Sada herrira heldu zen.

Itsasaldi honen helburua, belaontzia lehorreratzea izan da, hurrengo egunetan kroskorrean eta ontzibarruan konponketa eta hobetze ezberdinak egingo baitira. Egin behar diren lan guzti hauei esker, belaontzia udan zehar nabigatzeko, eta batez ere, udazkenean burutu behar duen hurrengo espediziorako prestatuko du taldeak.

Unai kapitaina, belaontzian geratuko da hurrengo egunetan han egin behar diren konponketak gainbegiratzeko eta hauetan parte ahal izateko. Horregatik, Unairekin batera Galiziara joan ziren ontzilariak, lehorreratzean lagundu eta belaontzia hustu ostean, etxera bueltatu dira jada, eta datorren astean, Galiziatk nabigatzen bueltatu behar direnak joango dira.

Belaontziaren lehorreratzean ateratako argazkiak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.