Pakea Bizkaia Gabonetako “Gallo” ko ESTROPADAN

2010ko December 21Pasa den abenduaren 18an, larunbatean hain zuzen ere “Gallo”ko estropada ospatu zen Abran.

Egun polita eta eguzkitsua egin zuen, Hegoaldeko eta Hegomendebaldeko haizea eztiekin, irteera goizeko 12etan izan zelarik. 75 belauntziz osaturiko otziteriak “spi”ak atera zituen Bizkaiko zubipetik pasatzen ari zen aldi berean, hórrela, Abrako estropada denboraldiko irudi ikusgarrienak ikusi ahal izan genituen han batu ginen ontzilari guztiek.

Pakea Bizkaia eta bere ontzilariak jai koloretsu honetan parte hartu zuten, 2010. Urte bukaera ospatuz.

Kategoria bakoitzean hauek izan ziren irabazleak: No Respect, Ashandar Iru, Notorius eta As de Guia VIII.