Pakea Bizkaia olatu bila

2013ko January 17Gaurko irteera oso baliagarria izango da Acerok aurreikusita zituen puntuak begiztatzeko. Itsasoak eta haizeak aldekoak badira, surflariak ez du zalantzarik izango itsasora botatzeko bere antarktiar olatua surfeatzeko.

Pakea Bizkaiaren tripulatzaileak gaur goizean itsasora atera dira Kepa Acero surfaliarekin batera, irrikaz espero dituzten olatuak bilatzea. Gaurko irteera oso baliagarria izango da Acerok aurreikusita zituen puntuak begiztatzeko. Itsasoak eta haizeak aldekoak badira, surflariak ez du zalantzarik izango itsasora botatzeko bere antarktiar olatua surfeatzeko. Arratsaldean, Pakea Bizkaia Decepción Irlaren badiaren barnealdera itzuliko da, ostiralean oinez ibiltzera joateko eta Decepción Irlako Pygoscelis antarcticus pinguinoak dauden gune handienetako bat ezagutzeko.

Asteburuan zehar,25 de mayo irlan dagoen Potter Kaletan egon ondoren, Pakea Bizkaiaren tripulazioak astelehenean 35 milia nabigatu zituen, Media Luna irlararte. Nahiz eta zeharbidea motza izan, hegoekialdeko 25 korapiloko haizeek eta hotz handiak zeharbidea zaildu eta luzatu zuten. Pakea Bizkaia 23.00etan iritsi zen (argentinako ordua) Media Luna irlara, bertan ainguru arazorik gabe bota zuten gau lasaia igarotzeko. Asteartean, tripulatzaileak milia eta erdiko irla txikian jaitsi ziren ia irla osoko zabalera duen pinguinoak bizi diren lekua bisitatzeko. Bertan pygoscelis antarcticus pingüino bitxia behatzeko aukera izan zuten.

Gero, Pakea Bizkaiak nabigazioari ekin zion berriro ere, oraingoan Decepcion Irlarantz, hegoalderago kokatua dagoena, Shetland irlatan. 25-30 korapilo bitarteko haize hotzek bolinara joatea behartu zituzten egun osoan zehar. Aintzinako sumendiaren barnealdeko badiara iritsi ziren gaueko 12.00ak pasata. Aingura bota zuten badiaren erdialdean espainiar eta argentinar baseetatik oso gertu. Grabriel Castilla barse espainiarreko langileak ezagutzeko jaitsi ziren atzo ontzitik. Horiek oso harrera ona egin zieten eta irlan burutzen dituzten ikerketa-lanen berri eman zieten.

Atrás