Pakea Bizkaiak Finisterre Lurmuturra zeharkatu du

2012ko October 10Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan urriaren 7an egin zen agur hunkigarriaren ondoren, Kanariar Artxipelagorantz bira egingo du datozen orduetan.

El Pakea Bizkaia Kanariar Artxipelagorantz abiatzen da, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan urriaren 7an egin zitzaion agur hunkigarriaren ondoren. Antarktiar Penintsulara doan espedizioaren lehenenego geldialdia Kanaria Handiko Las Palmasen izango da, urriaren 16an gutxi gora-behera. Bertan, tripulazioa “La Rueda de Navegantes” taldeko buruarekin, Rafael del Castillorekin, elkarrizketatuko da eta Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proiektua aurkeztuko da. Ondoren, Tenerifen, Unai Basurko marinelak, hitzaldia emango du  Biologia Fakultatean.

Nabigazioari dagokionez, belaontzia Bizkaiko Golkotik poliki atera da, lagungarriak ez diren mendebaldeko haizeekin eta euri pixka batekin. Hegoaldeko haizeekin nabigatzen dute, Kanariar Uharteetatik datozenak konkretuki eta mendebalderuntz abiatzen dira. “Datozen orduetan Kanariar Uharteetarantz biratzea espero dugu”, dio Unai Basurkok. Finisterre Lurmuterretik 140 milia mendebalderuntz daude, eguzkiaz gozatzen. Atzo, oso laino itxiarekin nabigatu zuten eta bi milia baino gutxiagoko ikuspenarekin.

Ontzian doazen zortzi tripulatzaileak, hiru orduko zaintzak dituzte, eta abiatu aurretik bizi izan dituzten emozioak indar handia izan dutenez, ahal duten guztia atseden hartzen dute. Lehenengo konkordun baleak ikusi dituzte jada, hala nola izurde asko. www.pakeabizkaia.com webgunean espedizioa jarrai daiteke, baita tripulatzaileek beren esperientziak kontatzen dituzten blogean eta sare sozialetan ere. Belaontziaren denbora-kokapen erreala webgunean ikusi daiteke momentu oro.