Pakea Bizkaia Atlantikoaren zeharbideari hasiera eman dio

2012ko October 30Buenos Aireserako zeharbidean, 3.800 milia eta hiru aste inguru dituzte. Meteorologi baldintza ezberdinak izango dira, ekuatore-barealdiak izango direlarik esanguratsuenak.

3.800 milia inguru. Hori da Pakea Bizkaiak hurrengo geldialdira, Buenos Airesera, duen distantzia. Cabo Verden egindako geldialdi teknikoa eta gero, Pakea Bizkaiak Argentinako hiri honetara eramango duen zeharbideari hasiera eman dio. Bertara iristeko eta Atlantikoa zeharkatzeko, Unai Basurko kapitainak hiru aste inguru beharko dituztela aurreikusi du.

Zeharbide honetan meteorologi baldintza ezberdinak izango dituzte. “Beldur gehien ematen duen egoera, ekuatore-barealdiak eta aurreikusi ez daitezkeen haize eta euri ekaitzak dira”, dio Unai Basurko kapitainak. Horrez gain, bero izugarriak eta hezetasun kota handiak izango dituzte.

Ekuatore-barealdien gunea, Lurreko Ekuatorearen pare kokatzen den klima-fenomenoa da. Nabigatzaileek berdur handia diote, izan ere, bere ezaugarrien artean honakoak daude: batik bat ahulak diren haizeak, aldakorrak eta oso ezegonkorrak, baina minutu gutxitan ekaitz intentsitatea hartu dezakete, eta edozein norabidetan iritsi, sortzen diren euri-jasak direla eta.

“Cabo Verderako nabigazioaren azken egunek eta irletan egon izanak, tripulazioa baldintza horietara moldatzeko izan da baliagarri”, zehaztu du Basurkok.

Bigarren astean, tripulazioak hegoekialdeko haize alisioak espero ditu eta horiek ababor aldera nabigatzeko izango zaizkie baliagarri brasildar kostatik gertu izan arte, zehazki, hegoaldeko 20 paralelo ingurura iritsi arte. Handik aurrera, haizea geroz eta lagungarriagoa izatea espero dute azken astean zehar, Plata Ibaiaren sarrerara iritsi arte, Buenos Aireseko hirira ailegatu aurretik.

Pakea Bizkaia eta bere tripulazioa Mindelora iritsi ziren ostiral eguerdian, Cabo Verdeko San Vicente irlara konkretuki. Bertan, Atlantikoa zeharkatzeko prestatu dira: ur deposituak bete dituzte, fruta eta barazki freskoak erosi, eta belaontzia prestatu, aurretik duten zeharbide luzerako.

Cabo Verdeko San Vicente irla nahiko elkorra denez, pasatako asteburuan tripulatzaileetako batzuk Artxipelagoko beste irla bat bisitatu zuten, San Antoniokoa hain zuzen ere. Mendebaldean kokatzen da eta iparraldean begetazio handia dauka. Irlako biztante baten kotxean 1600 metroko tontor batetara joan ziren eta gero oinez jaitsi ziren landarez beteriko bailarak eskaintzen zituen bistetaz gozatuz. Herri batzuk eta bertako biztanleak ezagutu zituzten, zeinak banana eta etxeko azukre-kanabera aguardientea eskaini zieten. Eguneabn bertan, San Vicenteko irlara itzuli ziren berriro ere ferrian.

Atrás