Pakea Bizkaia Montevideorako zeharbidean

2013ko February 11Iragarpen meteorologiakoak baieztatzen badira, tripulazioak datorren ostiralean, otsailaren 15 goizean, Montevideora iristea aurreikusi du.

Pakea Bizkaia Uruguayeko bere helmugarantz dihoa. Iragarpen meteorologiakoak baieztatzen badira, tripulazioak datorren ostiralean, otsailaren 15 goizean, Montevideora iristea aurreikusi du. Bertan, Haize Hegoa Euskal Etxeko kideez gain, alkatesak eta hiriko autoritateek egingo diete harrera.

Ostiralean, beren norantzaren kontrakoak ziren ipar sektoreko haizeen kontra nabigatu zuten, 40 korapilo arteko haize-boladekin eta oso nahasia zegoen itsasoarekin. Behin haizeak gaindituta, norabide eta abiadura onean nabigatu dute iparekialdeko haizeekin.

Tripulatzaileak egunez egun tenperaturek gora egiten dutelaz ohartu dira. Atzoko maximoak 15 gradukoak izan ziren eta horiek ez ziren ematen azken bi hilabetetan. Iparralderantz egiten duten latitude gradu bakoitzarekin pozik daude tripulatzaileak. Bihar, asteartea, hegoaldeko 40 graduko paraleloa igarotzea espero dute. Datozen egunetan, ekaitz bati dagokion fronte batek, hegomendebaldeko haizeak sortuko ditu. Horiek Pakea Bizkaiari Río de la Platarantz nabigatzen lagunduko diote.

Belaontziak miliak irabazten doan heinean, tripulatzaile berriak pixkanaka ontziko bizitzara egokitzen doaz , hala nola Pakea Bizkaiako nabigazio xehetasunak ezagutzen.

Atrás