Antartikatik bueltan, Pakea Bizkaia Ushuaian dago jada

2013ko January 31550 milia nabigatu ostean Antartikako Baja Irlatik abiatu zenez geroztik, atzo asteazkena, hilaren 30ean Pakea Bizkaia, berriz ere, Ushuaia hiri australeko AFASYN portura iritsi zen.

550 milia nabigatu ostean Antartikako Baja Irlatik abiatu zenez geroztik, atzo asteazkena, hilaren 30ean gaueko 21.00etan (Argentinako orduan), Pakea Bizkaia, berriz ere, Ushuaia hiri australeko AFASYN portura iritsi zen.

“Drake pasabideak bere izen eta kondairari ohore egin dio. Planetan nabigatzeko gunerik zailenetako batetan geunden. Bertan, ekaitzak 40 orduro edo gutxiago dute leku. Itsasoak oso haize bortitzak eta izoztuak eragiten ditu, eta gorenean apar hautsiak dituzen itsaso nahasiak. Horiek, nabigatzea biziraupen kontua izatea eragiten dute. Iragarpen meteorologikoek haizeak tregua emango dizula pentsatzera animatzen zaituztenean, huts egiten dute eta haizeen intentsitatea mantentzeaz gain, indartu egiten da ere. Oso tinko mantendu behar duzu behera ez etortzeko eta borrokan jarraitzeko”, dio Pakea Bizkaiako patroiak, Unai Basurkok.

Nabigazio hau egiteko patroiak jarraitutako taktika oso egokia izan da, mendebaldeko longitudea irabaziz eta horrela, azkeneko egunetako haize indartsuek Hornos Lurmuturrerantz nabigatzen utzi zieten zuzen-zuzen. Haizeek urtarrilaren 28an (astelehena) denboralea sortu zuten eta 50 korapilokoak izatera iritsi ziren, hala nola, 5 metroko altuera zuen itsasoa izan zuten ere. Egoera berdina izan zen astelehen gauean eta baita asteartean zehar ere. Pakea Bizkaiak bere bela nagusiarekin nabigatu zuen soilik, bere azalera txikituta zuela hirugarren eta azken kizkurrerarte.

Pakea Bizkaiak asteazkenean gaueko 03.00etan Hornos Lurmuturreko latitudea zeharkatu zuen, itsasoak bere altuerarik handiena hartu zuenean eta metro dexentetako olatu hauskorrek nabigazioa zailtzen zutenean. Azkenik, esfortzu handiarekin eta tripulazioak egindako lan gogorragatik, haizeetatik babestuta zegoen gune batetara iritsi ziren eta Ushuaia arteko azken zatia nabigatu zuten Beagle kanaletik. “Oso eskertuta nago tripulatzaileek izandako inplikazio eta egindako esfortzuagatik. Oso harro nago egoera gogorretan apartekoa den Pakea Bizkaia belaontziaren kapitaina izateagatik. Orain, etxerako buelta hasi aurretik, atseden hartu beharra daukagu”, dio kapitainak.

Datozen egunotan, tripulazioak ontzia aztertuko du eta ontziratzeko prest jarri, Antartikara egindako nabigazio gogorraren ostean. Gainera, Bilborantz nabigatuko duen tripulazio berriaren zain daude. Horiek astelehenean iritsiko dira. Belaontzia uzten duten tripulatzaileen artean Kepa Acero freesurflaria dago. Nahiz eta ez duen olatu antarktikorik aurkitu, nabigazio esperientzia berria izan du eta horretara arazorik gabe egokitu da. Horrez gain, oso gogorra den Drake pasabidean bataiatu da.

Atrás