PAKEA BIZKAIA Kanadara heltzen da

2011ko July 6Atzo astelehena, PAKEA BIZKAIA Kanadako Goose Bay-era ailegatu zen.

Atzo astelehena, PAKEA BIZKAIA Kanadako Goose Bay-era ailegatu zen, bertoko 20.30tan, itsasoan 4 egun baino gehiago igaro ostean. Ibilbidearen lehenengo 3 egunak, nahiko lasaiak izan ziren, popako 15 eta 20 korapilo arteko haizea izan zutelarik. Azkenengo itsas miliak askoz ere konplikatuagoak izan dira, hego-ekialdeko haizeak 30 korapilotara igo baitira eta Labrador-eko kostaldean iparraldetik zetozen izebergak agertu dira berriro ere. Egoera berezi hau izanik, azkenengo orduetan, ontzilariek zaintza txandak bikoiztu dituzte, kanadiar kostaldeetara hurbiltzerakoan sorpresarik ez izateko.

Hasiera batean, Kanadako sarrera portua XIX mendeko Battle Harbour izango bazen ere, aduanako burokrazia kontuak direla eta, sarrera portua Goose Bay izango da. Bertan, kanadiar uretara sarrera legezkoa egingo da eta 30 orduko atseden baten ostean, hegoalderanzko itsasaldia jarraituko dute, espedizioaren bigarren partean programatutako helburuak beteko dituztelarik.