Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak 10. urteurrena ospatuko du hainbat jarduera antolatuz

2013ko November 18Azaroak 23 larunbata.

Datorren larubatean, azaroaren 23an, Pakea Bizkaiaren babesleetako batek, Bilbaoko Itsasadarra Itsas Museoak, bere 10. urteurrena ospatuko du jai giroan. Pakea Bizkaiak lotura estua du espazio horrekin, izan ere, proiektuaren laguntzaileetako bat izateaz gain, ontzia bertatik abiatu da egindako espedizioetan, hala nola, hainbat jarduera burutu ditu horretan.

Museoak 10 urte bete ditu eta hiritar guztiokin ospatu nahi du, itsasoa, itsasadarra, Bilbo eta Bizkaia maite duten guztiekin.

Goiz partean jarduerak, batez ere, Museoko kanpoaldean burutuko dira:

- 11.00etatik 14.00etara. Haur eta gazteentzako jarduerak: joko tradizionalak, stand up paddle*, piraguak*, karts zirkuitoa*, etab.
- 12.30etan. Itsasadarrean Ontzien igoeraren amaiera. Belaontzien iritxiera Museora.
- 12.30etan. San Anton Orfeoiaren eskutik belaontzi eta agintariei ongietorria.
- 12.30etatik 14.00etara. Bacalao Giraldo* eta TMMTerrace*-ren gastronomia eskaintza
*Prezio merkeak, enpresa kolaboratzaileen eskaintza dela eta.

Arratsaldean jarduerak Museoko barnealdean burutuko dira batik bat eta familia eta umeei zuzenduak egongo dira:

- 16.00etatik 18.00etara. Haurrentzako tailerrak.
- 18.00etatik- 19.00etara. Txotxongilo ikuskizuna: “Instantes de madera”, Toy Studio errusiar konpainiaren eskutik (hiru urtetik gora 3€).
- 19.00etan. Umeentzako txokolatada (izakinak amaitu arte).
- 19.00etatik 20.30etara. Txiki-Diskoa

Egun osoan zehar Museoko sarrera doakoa izango da eta Shtandart fragata ere bisitagai egongo da (helduak 3 €; sarrera murriztua 2 €).

Info gehiago.
Argazkiak: Itsas Museoa.

Atrás