Unai Basurkok HUA Txagorritxuko ospitalea bisitatu du

2013ko September 24 Nabigatzaile bizkaitarra buru duen gizarte-hezkuntza proiektuak itsasoa eta bere bioaniztasuna gerturatu die zentroan dauden gazteei. Hau da Basurkok eta bere hezkuntza-taldeak zentroetara egiten duten hirugarren bisita, Donostia eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaletan izan ondoren. Ekimen hori datorren ostegunean, hilaren 26 an , amaituko da Basurtuko Unibertsitate Ospitalean.

Unai Basurko nabigatzaile bizkaitarrak eta buru duen gizarte hezkuntza-proiektuaren taldearen parte batek HUA Txagorritxun ospitaleratuta dauden haurrak bisitatu dituzte. Jarduera horren helburua gazteei eguna entretenigarriagoa eta ezberdina egitea da, itsasoa eta bere bioaniztasuna ospitaleetara gerturatuz.

HUA Txagorritxuko medikuen zuzendariordeak, Jose Medranok, Basurkori eta Asier Hernandezi, PAKEA BIZKAIAren hezitzaileetako bati, ongietorria eman die jarduera hasi aurretik. Gero, Basurkok aretoan zeuden haurrak agurtu ditu. “Antartikan grabatu genituen eta orain ikusiko dituzuen irudi hauek zuen gustukoak izatea espero dut. Zuekin hemen egotea eta gure esperientziak partekatzea pozgarria da”, adierazi du Portugaletekoak.

Ondoren, Hernandezek aretoan eman den bideoa oinarritzat hartuta, itsas bioaniztasuna, kutsadura eta nabigazioa bezalako gaiak jorratu ditu bilgunera joan diren haurrekin.

Eman den bideoa PAKEA BIZKAIA belaontzi euskaldunak urria eta apirila bitartean Antartika mugarri geografikotzat izan zuen espedizioan grabatu zen. Gaurko egunean belaontziaren patroiak haurrei sinatutako bere argazki bat eta gizarte-hezkuntza proiketuaren dokumentalak eman dizkie, “PAKEA BIZKAIA. Lehiaketatik hezkuntzara” eta “PAKEA BIZKAIA. Groenlandia-Ternua espedizioa”.

Dagoeneko Donostia eta Gurutzetako Ospitaletan izan dira ekimen honekin PAKEA BIZKAIAkoak eta datorren irailaren 26an Basurtuko Unibertsitate Ospitalera egingo den bisitarekin amaituko da jadura hori.

Atrás