Groenlandia-Ternua dokumentala Zinebin

2012ko October 31“Bertoko begiradak” sailan, Guggenheim Museoan azaroaren 17an (larunbata) 20.00etan estreinatuko da.

Pakea Bizkaiaren Groenlandia-Ternua espedizioaren dokumentala Zinebin, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren 54.edizioan, estreinatuko da. Hori da Unai Basurko nabigatzaile profesionalaren bigarren dokumentala, “Pakea Bizkaia. Lehiaketatik hezkuntzara” dokumentala eta gero.

Pakea Bizkaiaren bigarren espedizioaren dokumentala geure historiako atal batetara gerturatzen gaitu. XVI. mendetik, gure arbasoak Ternuako kostaldeetaraino nabigatzen zuten bakailaoa eta balea harrapatzera. Milaka marinel abiatzen ziren, horietako asko ez ziren itzuli, bizitza itsasoan utzi zuten. Pakea Bizkaiak 2011.urtean zeharbide hori egin zuen horien oroimenean, proiektuaren helburuak betez. Horien artean, itsasoz bestaldeko harreman berriak sortzea dago, hala nola geure itsasoak zaintzeak duen garrantzia zabaltzea.

“Pakea Bizkaia. Groenlandia-Ternua espedizioa” dokumentalaren zuzendariak Juanfe Garcés eta Iker Basurko dira eta horren gidoilaria Maider Egües. “Bertoko begiradak” sailean estreinatuko da Zinebin eta gonbidapenarekin ikusteko aukera izango da Guggenheim Museoan, azaroaren 17an (larunbata) 20:00etan.

Documental Pakea Bizkaia. Expedición Groenlandia-Terranova. from Pakea Bizkaia on Vimeo.

Atrás