PETERREN TABERNA

2011ko August 26Asteazken arratsaldean, PAKEA BIZKAIAko kapitainak eta bere eskifaiak, “Peter” deitzen duten Jose Azebedo ezagutu izan dute. 1944. urtean, bere aitona Peter sport Cafe zuzentzen hasi zenetik, azkenengo hamarkadetan, familiak taberna zuzentzen jarraitu du.

Hasieran, taberna baino, belaontziei beharrezko asistentzia ematen hasi zen bere aitona, hala nola, ordezko pieza mekanikoak, janaria, belak eta dena delakoak eskaintzen. Baina urteak pasa ahala, gaur egun, mundu osoko nabigatzaile eta turistentzako batzargunea bihurtu izan da.

Azkenengo 70 urteetan zehar, Atlantiko gurutzatzen zuten nabigatzaileentzat posta bulego bezala ere funtzionatu izan da taberna. Hauen artean, nabigatzaile mitiko asko egon dira,hala  nola Bernard Moitesier, Eric tabarly, Josua Slocun, etab.

Tabernaz gain, mundu osoko kaxalote haginen museorik handiena dauka Jose Azebedok. Hasieran marinelak hasi ziren hagin hauek tintarekin grabatzen, batez be itsasoan zeudenean kaxalotearen zain. Gaur egun artistek jarraitzen dute ohitura zahar honekin, irudi ederrak grabatzen dituztelarik.