ECOvillagera bisita

2010ko August 25Bidaiko geldialdi interesgarri bat Ecovillage bisitatzea zen, herri jasangarri bat zeinean funtsezko idea lurretik itzultzeko gai garena baino gehiago ez ateratzea da, honela arrasto ekologikoa murriztuz.

Abuztuaren 22an tripulazioaren kide batzuk Ecovillage Findhorn deritzon ekoaldea batetara egin zuten txangoa, han ekonomikoki, ekologikoki, kulturalki eta sozialki jasangarria izaten saiatzen den komunitatea gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Ekoaldean kanpotarrentzako bisita gidatuak antolatzen dituzte, hala ere, edonor ibili daiteke libreki, edozein kale, baratze, lorategi, erabilpen komunitarioko eraikuntza edo bizilekuan geldituz eta hauen eraikuntza bioklimatikoa behatuz.

Tripulanteek bertan bizi den Murtziako gazte baten azalpenak jaso zituzten, 6 hilabetez egon da bizitzen sukalde eta nekazaritza lanetan modu bolondresean parte hartuz.

Informazio gehiago nahi baduzu sartu “ecopakean”.