MARRAZKIAK HORTAKO PORTUAN

2011ko September 2Urtero latitude ezberdinetatik Atlantikoa gurutzatzen duten belaontzi askorentzat, derrigorrezko geldiunea bihurtu da Hortako portua Faial irlan.

Leku askotatik eta helburu ezberdinak dakarten 1300 belaontzi inguru pasatzen dira urtero irla honetatik. Ontzi batzutan nabigazio munduan hasi berriak diren pertsonak doaz; beste askotan ozeanoa gurutzatzen asko disfrutatzen duten nabigatzaileak. Pertsona batzuk taldean doaz, beste asko bakarka, baina guztiek daukate ezaugarri berdina, nabigazio eta itsasoarenganako maitasun sakona, hain zuzen ere.

Azore irletako hainbat portuetan, badago nabigatzaile guztiek betetzen duten ohitura bat portua utzi eta berriro itsasoratu baino lehenago. Belaontziaren izena eta honen jatorria kaian margoztea datza, era honetan, ontziaren adierazgarria betirako geratuko da bertan, nahi dutenek ikusi dezaketelarik. Nabigatzaile asko gainera, ia urtero bueltatzen dira, marrazkiari urteak eta itsasaldiak gehituz.

Lehenengo marrazkiak duela 50 urte agertu ziren, nabigatzaileek kroskoa margozteko soberan zeukaten margoekin kaiaren edozein lekutan marrazkiak egiten hasi zirenean. Urteak pasa ahala, marrazkia egitea ohitura bihurtu zen, margozten ez zuenak bere belaontziarekin hondoratuko zelaren xurrumurrua hedatu baitzen. Gaur egun, inor ez da itsasoratzen marrazkia egin barik, honen ondorioz, zaila gertatzen da askotan leku libre bat topatzea.

Herriko jendea eta udalerria, ohore handiz gordetzen dituzte portuko marrazkiak eta honen ondorioz gazteentzat proiektu berri bat egiteko ideia sortu da: hauei lana ematea marrazkiak mantentzen eta birpasatzen.

Pakea Bizkaia Hortako portutik berriro itsasoratu baino lehenago, bere adierazgarria utzi du kaian.

Belaontzien marrazki batzuk ikusi nahi badituzu, klikatu hemen.