Irteera

2011ko May 27Igande honetan, maiatzak 29, PAKEA BIZKAIAren bigarren espedizioa hasiko da, oraingoan ia lau hilabetetako iraupena izango du eta helburua Ternuara iristea da, XVI.mendeko arrantzaleei omenaldia egiteko.

Irteera Bilboko Itsasbide Itsas museotik izango da, eguerdiko 12.00etan, eta proiektuaren partehartzaile guztiak daude gonbidatuak, lagunak, familia, babesleak, eskolak… Laburbilduz, Unai Basurko eta tripulatzaileak agurtu nahi duten guztiak.

Lehenengo geldialdia Cape Farewell izango da, Groenlandiako hegoaldean, eta lehenengo nabigazio hau ia 20 egunekoa izango da.

Anima zaitez eta etorri agurtzera!