Izurde marraduna

2012ko October 15Azkenengo egunotan, hegoalderanzko itsasaldian izurde talde ezberdinak Pakea Bizkaia bisitatu dute. Bizkaiko Golkoan zehar, izurde arrunt gehiago ikusi genituen, baina Gibraltarreko pasabide parera iritsi bezain laster izurde marradun Senella coeruleoalba talde ezberdinak hurreratu dira gure branka parera, hain berezkoak dituzten saltoak ematen. Hasieran, gutxi batzuk gerturatu ziren kuxkuxeatzeko asmoz, konfiantza lortu bezain laster, izurde gehiago [...]

Azkenengo egunotan, hegoalderanzko itsasaldian izurde talde ezberdinak Pakea Bizkaia bisitatu dute. Bizkaiko Golkoan zehar, izurde arrunt gehiago ikusi genituen, baina Gibraltarreko pasabide parera iritsi bezain laster izurde marradun Senella coeruleoalba talde ezberdinak hurreratu dira gure branka parera, hain berezkoak dituzten saltoak ematen. Hasieran, gutxi batzuk gerturatu ziren kuxkuxeatzeko asmoz, konfiantza lortu bezain laster, izurde gehiago hurbildu ziren. Ozeano eta itsaso ezberdinetan topa ditzakegu, baina batik bat, ur tropikal eta subtropikaletan aurki daitezke.

Normalean, beste espezieek belaontziarekin paraleloki igeri egiten badute, beste eguneko marradun batzuk gure branka perpendikularki gurutzatu zuten. Jokabide hori berria izan zen guretzat eta harritu gintuen.
Beste espezietatik bereizteko, atzerantz eta bizkarreko hegatzarantz hedatzen den ube itxurako marra lodia behatu beharko genuke.

Sardina, antxoa eta zefalopodoak topatuko dituzten ozeanoetako ur aberatsak dituzte maiteago. Helduek 120 kg eta 2,30 metro izatera iritsi daitezke; 55 urte inguru bizi dira eta heldutasun sexuala 9 urte betetzerakoan lortzen dute, udaberri eta udazkenean ugalduz. Haurdunaldia 12 hilabetekoa izaten dute eta jaio ostean, kumea 18 hilabete ematen ditu amarekin edoskitze garaia bukatu arte.

Heldutasun sexualaren arabera, talde ezberdinetan biltzen dira, gazte ez helduak, heldutasun sexualera iritsi ez diren helduak, helduak bere kume eta gazte batzuekin adibidez.

Atrás