QUEBEC HIRITIK TROIS PISTOLESERA

2011ko July 26PAKEA BIZKAIA Quebeceko hiritik berriro San Lorenzo ibaira atera da, bertan 3 egun igaro ostean.

Egun hauetan zehar portuko baliabideak aprobetxatuz, ontzilariek belaontzia garbitzeko eta gauza batzuk konpontzeko aukera izan dute, hurrengo asteetan egun batzuetako nabigazio luzeagoak egin beharko baitituzte porturatu barik.

Astelehena eta astearteko gaua oso lasaiak izan dira, oso haize gutxi egon da eta momentu batzuetan korronteari esker erraztasunez nabigatu dute 10 korapilo eta erdiko abiaduran.

Egunsentian Trois Pistolesera ailegatu dira eta milia eta erdira aingura bota behar izan dute, oso sakonera gutxiko portua denez, marea behera doanean itsasontziak hondartuta geratzen baitira. Trois Pistolesetik oso gertu Ille aux basques edota Euskaldunen Irla dago, non oraindik geratzen dira gure arrantzaleek orain dela bost mende, zaina lortzeko erabiltzen zituzten labeak.