Danel Gomendiourrutia: “Gainontzeko tripulatzaileek nire konpainiarekin ondo pasa zezatela izan dut gogoan, nik beraiekin egin dudan bezalaxe”.

2012ko November 21Danel Gomendiourrutiak 22 urte ditu eta Algortakoa da. Ingenieritza Nautiko eta Itsas Garraio Graduko 4. kurtsoa ikasten du.

Zein da zure eginkizun nagusia Pakea Bizkaian?
Nabigatu, janaria prestatu, zaintzak egin, hau da, horrelako bidai batek horrelako eta ontziak eskatzen dituzten eguneroko lanak burutu.

Nola sentitu zinen abentura honetan parte hartzeko aukeragatik?

Ontziratzeko gogoa izan nuen eta ikasteko grina, bai guztiagatik eta bai guztiengatik. Jakin-min pixka bat eta batez ere, gogoa.

Zer espero duzu bidai honetaz?
Asko ikasi, oraindik gehiago gozatu, leku eta jende berria ezagutu eta neure burua ezagutu.

Orain arte, bidai honengandik espero zenuena betetzen ari al da?
Bi ziren nire itxaropen nagusiak bidai honetarako: alde batetik, itsasoagatik eta nabigazioagatik ikastea eta bestetik, espedizioaren momentu orotan ondo pasatzea. Lehenengoari buruz, nire ezagupenak eta bizipenak aberasteko oso baliagarri izan zaizkit nabigatzeko baldintza ezberdinak, klimatologia eta ontziko bizitza. Bigarrenari buruz, aste hauetan bizitako momentu guzti eta bakoitzarekin ondo pasatzen saiatu naiz, eta era berean ,gainontzeko tripulatzaileek nire konpainiarekin ondo pasa zezatela izan dut gogoan, nik beraiekin egin dudan bezalaxe.
Bi helburu horiek luzez beti ditudala uste dut.

Orain arte bizitako momentu bat aukeratu beharko bazenu, zein izango litzateke?
Oso zaila da espedizio honetan bizitako momentu guztien artean bat aukeratzea eta beste hainbat une zoragarri alderatzea. Bilboko Itsas Museotik egin genuen irteera eta agurtzeko etorri zen konboia, hainbeteste ontzirekin eta maite ditugun pertsonekin, zalantzarik bizitako momenturik hunkigarrienetako bat izan da niretzako. Bestalde, Pakea Bizkaiatik metro gutxitara ikusi genituen katxaloteak Brasilgo kostetan, naturarekin kontaktu zuzena sentiarazi zidaten eta oso zoriontsu. Zalantzarik gabe, momentu hori oso zaila izango da ahazten.

Antartikara joan aurretik nabigatu al zenuen lehenago?
Oso gutxi. Ontzia duen lagunen batekin nabigatu nuen eta Unibertsitateko “El Saltillo” ontziarekin, baino ezer gutxi gehiago.

Ba al dago errespetua ematen dizun zer edo zer zeharbide honetan?
Errespetua denak ematen dit: itsasoak, eguraldiak, etab., baina ez dut beldurrik sentitzen, errespetua baizik. Itsasoari errespetua izan behar diogu, hori ezin baitugu kontrolatu.

Zer da Pakea Bizkaia proiektuarengandik erakartzen zaituena?
Gehien dudana gustuko gazteei zuzentzen zaiela da, eta ingurumen eta itsas ingurumena lantzen dituela. Nik uste dut horrekin aurrera egin behar dela. Baita bela munduarekin ere. Lehenago ezagutu izana gustuko nuke. Proiektu honekin jendearen grina pizten bada, belazale zenbakia handitu liteke.

Pakea Bizkaia/ Danel Gomendiourrutia

Atrás