Unai Basurkoren hitzaldia

2011ko December 12Asteasken honetan, abenduak 14, Unai Basurko nabigatzaileak Leioako unibertsitatean hitzaldi bat eman behar du, honetan PAKEA BIZKAIA proiektuan parte hartzeko aukera aurkeztuko duelarik.

Duela hilabete batzuk PAKEA BIZKAIA eta UPV/EHUk sinatutako elkarlan akordioaren ostean, Unai Basurkoren proiektuak ikasle eta formakuntza bukatu berri duten gazteei, proiektuan eta 2012. urteko espedizio eta jardueretan parte hartzeko  aukera eskeini nahi die.

Urrian Portugaleteko Nautika eskolan egin zuen bezala, asteazken honetan Unaik hezkuntza proiektua eta espedizioan parte hartzeko aukerak azalduko dituen hitzaldi bat eskeiniko du.

Proiektuari buruz gehiago ezagutu eta gure lan taldeko partaidea izan nahi baduzu hurbil zaitez asteasken honetan 12etan Leioako unibertsitatera, 1. Ikasgelategiko Batzar gelara.