MICHAEL BARKHAMen HITZALDIA

2011ko May 19Michael Barkham historiagilea Pakea Bizkaian

Pakea Bizkaia taldeak Michael Barkhamek eskainitako hitzaldi sakon bat entzun zuen atzo, XVI-XVII mendeetan Labrador eta Ternuara baleen bila joaten ziren baleontziei buruz hain zuzen ere. Michael eta bere ama den Selma Huxley, izen handiko historialariak dira eta 70. hamarkadan azken hau Euskal Herrira heldu zenean, Oñatiko artxiboetan ikertzen hasi zen. Biek egindako lanari esker, gaur egun gure historiari buruz gehiago dakigu, batez ere XVI-XVII mendeetan Kanadako Ternuara baleen bila heldu ziren arrantzaleei buruz.

Anglokanadiarra den historiagilea, Pakea Bizkaia taldearekin elkarlanean ari da Groenlandia eta Ternuako espedizioaren prestaketan. Ikertzeaz gain, beti ibili da bere amarekin batera egindako lanak zabaltzen, gure arbaso arrantzaleek egindako balentria ahaztu ez dadin.

Espedizioan zehar taldearekin parte hartzen jarraituko du, web orrialdearen bitartez informazioa hedatuz eta eskolan inoiz ikasi ez dugun historiaren atala zabalduz.