Holandaruntz 30 KORAPILOETAKO hego haizearekin

2010ko October 8Astearte goizean, Urriaren 5ean, Pakea Bizkaiak Hamburgoko portu handia utzi zuen holandako lurraldetara abiatzeko, Holanda iparraldean kokatzen den Harlingen-era hain zuzen.

 Bertan, Otto Overdijk-ekin bilera interesgarri bat dute, gizon hau Wadden Itsasoko zonaldeko natura arduraduna da, eta “Espatula” hegaztian espezialista.

Aurreikuspen metereologikoaren arabera, 20 eta 25 korapiloen arteko hegoaldeko haizeak aurreikusten ziren, baldintza egokiak Pakea Bizkaia Harlingen-eko portura iristeko. Azkenean aurreikuspena bete zen, eta gainditu ere nabigazio tresnetan 30 korapilodun haizeteak azalduz.

Pakea Bizkaiak bela nagusian rizo bat harturik, trinketarekin eta yankiarekin 10 korapiloetako abiaduran nabigatu zuen, ubide sarreran zegoen waypoint berriruntz. Gau izartsuak azken egunetako nabigazio ederrenetarikoaz gozatzea eskeini zuen.

Behin Harlingen ubidean egonik, 100 urte baino gehiagoko 15-20 clippers-ekin aurkitu ziren, ubide barruan nabigatzen oso irudi ederra marrazten zutenak. Honi euri fina gehiturik, XVIII. mendean nabigatzeko sentsazioa handitzen zen.  

Asteazkena 6an, 18:15etan, nabigatzen 32 ordu pasa eta gero, Pakea Bizkaiak Harlingen-en porturatu zuen, non ostiralerarte bertan egongo den, eta hurrengo helmugara abiatuko den.