BBKren irteerak hasi dira

2011ko October 7Aste honetan hasi dira BBKren nabigazioak bere bezeroen artean.

Lehenengoa astezken honetan izan da, eta joan den urtean bezala, guztiz arrakastatsua izan zen, bai gonbidatuentzako zein PAKEA BIZKAIAko kideentzat.

Hirurak aldera Unai Basurko nabigatzaileak harrera eman zien 5 saridunei eta haiek aukeratutako lagun bati. Azalpen txiki bat eman ondoren belaontzia eta egoera meteorologikoei  dagokionez, 10 gonbidatuak eta tripulatzaileak itsasoratu ziren.

Oso egun ona izan zen nabigatzeko, eguraldi onarekin eta 20 korapiloko iparekialdeko haizearekin. Gonbidatuek ez zuten ezagutzen belaz nabigatzearen onurak eta harrituta geratu ziren belaontziak ematen duen lasaitasunez. Guztiek parte hartu zuten bertan egin behar ziren lanetan: belak igo, sokak tiratu…

Bihar eta igandean saridun berriekin irtengo da berriz itsasora.