BBKren irteerak hasi dira

2012ko March 7Hasi dira BBKren nabigazioak bere bezeroen artean.

Joan den asteburuan hasi ginen nabigatzen eta joan den urtean bezala, guztiz arrakastatsua izan zen, bai gonbidatuentzako zein PAKEA BIZKAIAko kideentzat.

BBKk bost saridunei deitzen die eta haiek aukeratutako lagun batekin Getxoko Kirol Portuan daukagun egoitzara hurbiltzen dira. Bertan Unai Basurkok ongietorria ematen die eta azalpen txiki bat eman ondoren belaontzia eta egoera meteorologikoei  dagokionez, 10 gonbidatuak eta tripulatzaileak itsasoratzen dira.

Gonbidatu guztiek parte hartzen dute bertan egin behar diren lanetan: belak igo, sokak tiratu… Honen helburua da partehartzaileak eskifaiaren kide sentitzea baita.

Hemendik aurrera eta maiatzerarte asteazken eta asteburuetan egongo dira irteerak.