ESPEDIZIOA hasi da

2010ko August 7Eguerdiko 12.00ak aldera PAKEA BIZKAIA Bilboko Itsasbide Itsas museotik irten da bere lehenengo helmugarantz.

Bilbora ehun bat lagun, senide eta zale hurbildu dira Unai Basurko eta bere taldeari zorte ona opatzeko. Baita ere, Itsasbideko bi ertzetan jendea bildu da tripulatzaileei agurrik beroena emateko.

Meterologiak uzten badu, eta badirudi hala izango dela, lehenengo helmugara, Galway (Irlanda), hiru edo lau egunetan iritsiko dira.

Bertan zetazeotan adituak diren talde batekin elkartuko da PAKEA BIZKAIAko taldea, animali hauek nola bizi diren ikasteko.