Clara Iachetti: “Pakea Bizkaia proeiktuarekin lehen begi-kolpeko maitasuna izan nuen”

2012ko December 11Clara Iachettik 27 urte ditu eta Buenos Airesekoa da. Bahia Blancan igo zen eta Punta Arenasen (Txile) jaitsiko da. Epe horretan Ikerketa Zientifiko eta Teknikoen Kontseilu Nazionalean lan egiten duen biologak, tripulazioa lagunduko du biodibertsitateari dagokionez hain aberatsa den Hego Hemisferioko gune honetako itsas animaliak identifikatzen.

Zein da zure eginkizun nagusia Pakea Bizkaian? Biologa naiz, hortaz, ontzian, besteak beste, plancton eta ur laginak jasotzeaz arduratzen naiz, hala nola begiztatzeetan parte hartu eta hegazti eta itsas mamiferoak identifikatzen ditut.

Nola sentitzen zara abentura honetan parte hartzeko duzun aukeragatik? Egia esan, oso eskertuta nago, ohore bat da proiektu honen parte hartu ahal izatea. Badakit, tripulatzaileen hautaketa ez zela erraza izan, hortaz atsegina da niretzat hemen egotea.

Zer espero duzu bidai honengandik? Argentinar bezala, geure itsasoa oraindik gehiago ezagutzea espero dut eta Pakea Bizkaia proiektuaren mezua beste argentinarrei helarazi nahi diet. Hau abentura berri askoren hasiera izatea espero dut, hala nola ardatz bezala berdingabea den itsasoa bezalako baliabidea duten proiektuena.

Antartikara joan aurretik nabigatu ahal zenuen lehenago? Bai, nire gurasoei esker bela ezagutu nuen 13 urte nituenean eta joateko bidai bat izan zen hura. Nigan ur eta haizearenganako amodioa piztu zuen. Horiek gaur egun ni laguntzen naute eta horrela izango da nire bizitzan osoan zehar.

Ba al dago zeharbide honetan beldurra ematen dizun zer edo zer?
Edozein nabigatzaile bezala, itsasoarenganako eta haizearenganako errespetua dut. Gure aliatu hoberena da baina oso gogorra izan daiteke, Patagoniako uretan gehiago eta Antartikako, Hornos Lurmuturra eta Drake pasabidearen gurutzaketan zer esanik ez. Hala ere, lasai nago, Pakea Bizkaian konfindantza dut, bere kapitainean eta tripulazioan. Horrelako proiektu batean ontziratzen den jendea, itsasoarenganako errespetu handia duela usted dut.

Zer da Pakea Bizkaia proiektuarengandik erakartzen zaituena? Ufff… Egia esan, lehen begi-kolpeko maitsauna izan zen. Andrea Ruiz, Pakea Bizkaiako Hezkuntza koordinatzailea nirekin harremanetan jarri zenetik jendeari proiektuari buruz hitz egiten dihardut. Bela ezagutaraztea, haur eta irakasleei ozeanoak zaintzeko behar inperatiboa zabaltzea, itsasoen gaur egungo egoeraren berri ematea, eta batez ere, beste itsaso batzuk ezagutzera ematea. Itsasoak elkartzeaz gain, zibilazioak ere eta hori bilatzea. Proeiktu honen ardatz nagusiek gakoa dute eta jatorri honetako proiektu gehiago sortzeko adibide izan beharko lukete.

Atrás