Clara Iachetti: “Beagle Kanaleko komunitate fitoplanktonikoa hobeto ezagutzen lagundu duten laginak jaso ditugu”

2013ko May 16Clara Iachetti UPV-EHUko Fitoplankton Laborategian egiten ari da 2011n hasi zuen Ingurumen eta Itsas-baliabideen Master europarraren proiektu finala. Orain Argentinan dago, bertan Ikerketa Zientifiko eta Teknikoen Kontseilu Nazioanalaren menpe dagoen Ushuaiako Ikerketa Zientifikoen Zentro Australean, doktoradutza bekaduna da Krustazeoen Laborategian. Fitoplanktonaren ikertzailea den Iachetti, Pakea Bizkaian egon zen ontziratuta Bahía Blancatik Punta Arenasera. Beagle Kanalean (Tierra del Fuego, Argentina) Pakea Bizkaiaren espedizioan zehar jasotako laginak aztertu ondoren, Drake eta Antartikan bildutakoak ikertuko dituzte Masterrean.

Zein ikerketa burutzen ari zara?
UPV-EHUn Master tesia egiteaz gain, Ushuaian nire doktoradutza burutzen ari naiz. Bi proiektuak elkartuta daude eta Beagle Kanaleko komunikate fitoplanktonikoaren ezagutza zabaltzea dute helburutzat. UPV-EHUn hainbat metodologia ikasi eta erabiltzen ari naiz taxonomia egiteko, elementuei izena ematea, alegia; teknika molekurrak, mikroskopia elektronikoa eta fluoreszentzia, besteak beste. Taxonomia ondo ezagutzea oso garrantzitsua da nire doktoradutza tesian fitoplanktonaren ekologia lantzeko.

Espedizioan zehar eta gerora, biologo bezala, zein izan da gizarte-hezkuntza proiektuarekin izan duzun erlazioa?
Espedizioan zehar, biologia eguneroko kontua zen. Zaintzan edo kubiertan zegoen edonor hegazti, itsas-ugaztun, arrain hegalari edo eman zitekeen edozein fenomenori adi zegoen. Guztien artean gauzei izena ematen saiatzen ginen eta zalantzak genituen uneetan liburu eta gida artean denbora luzea ematen genuen, izan ere, zortez, Pakean ez da horrelakorik falta. Horrez gain, Pakean ikerketa talde ezberdinentzat hartutako laginekin lagundu nuen. Lehorreratzean, UPV-EHUko Fitoplankton Laborategian, Beagle Kanaleko komunitate fitoplantonikoa osatzen duten organismo ezberdinak identifikatu genituen laginak oinarritzat hartuz. Diatomea eta dinoflagelatu ugari topatu ditugu.

Zein ezagupen eman dizkizu Pakea Bizkaiako espediziaoren kide izateak?
Espedizioan parte hartzerakoan laginak jaso genituen eta horiek ondo aztertu dira. Beagle Kanaleko komunitate fitoplanktonikoa hobeto ezagutzen lagundu dute. Horrez gain, teknika asko ikasi ditut, nire bizitza profesionalean oso erabilgarriak izango direnak eta UPV-EHUko ikertzaileekin harremanetan jarri naiz. Hori erabilgarria izateaz gain, oso interesgarria da. Esan beharra dago, Pakeak ikerketa mailan baino asko ere gehiago eman didala. Oso esperientzia aberasgarria izan da buruarentzat eta batik bat, espirituarentzat.

Atrás