Itsaspeko zinemaren 35.zikloa

2011ko April 28Apirilaren 30.era arte Donostian Itsapeko Nazioarteko zinemaren 35.zikloa ospatuko da.

Joan den apirilaren 26an, Donostiako Aquariumean egin zen aurkezpena, eta bertan  aurtengo berrikuntzak azaldu ziren, , hala nola, lehiaketa bat egitea film, diaporama eta argazkien artean. Izan ere, antolatzaileek urratsak egin nahi dituzte ekitaldi hau izateko ziklo baten eta jaialdi baten nahasketa, beti ere bere helburu nagusiari eutsita, hau da, donostiarrei erakustea zer egiten ari den une hauetan munduan diziplina hauetan bai eta itsasoak eta hango izakiak ezagutu eta babesteko beharra ere.

Hala azaldu dute ekitaldiaren antolatzaileek, “gure planetan nahiz gure planetarekin zer egiten dugun eta zer ez dugun egiten gogoraztea. Zer egiten dugun gure planetaren itsas hondoko leku oraindik ezezagunegi horretan. Filme hauekin ur azpiko edertasunak ikusiko ditugu eta, barruan kezka bat ernaraziko zaigu gure planetaren alde egin dezakegunari buruz.

Gainera amaiera-jardunaldian omenaldi bat egingo zaio Francisco Pizarro Zikloaren Ohorezko Lehendakariari. Bere adiskide min batzuk etorriko dira eta Donostiako Itsaspeko Zinearen Nazioarteko Zikloko zuzendari moduan ibilitako bide luzea (33 urte) erakusten duten film eta argazkiak ikusi ahal izango dira.

Proiekzioak KUTXA Aretoan izango dira.

Informazio gehiago http://ciclo.subacuaticasrealsociedad.com/