UNAI BASURKOREN HITZALDI-PROIEKZIOA DONOSTIAKO AQUARIUMEAN

2012ko May 14Ostegun honetan maiatzak 17, Gipuzkoa Kosta egitasmoari hasiera emateko, Unai Basurkok hitzaldi-proiekzio bat eskeiniko du Donostiako Aquarium-ean arratsaldeko 20:00etan.

Hitzaldi honen izenburua “PAKEA BIZKAIA, lehiaketetatik hezkuntzara” izango da.

Nabigaio bakarti eta lehiaketei buruz hitzegiteaz gain,Unaik proiektu berria eta orain arte egindako bi espedizioei buruz ere arituko da.

Hitzaldi honetara etorri ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea, posta elektroniko bat bidaliz (info@pakeabizkaia.com) edota telefono dei bat eginez (94 491 3596).

Datorren igandean belaontzia Hondarribiara heltzen denean, Gipuzkoa Kosta egitasmoa hasiko da. Honen barruan Pakea Bizkaia taldeak beste hitzaldi batzuk eskainiko ditu:

- Maiatzaren 23an Pasaiako MATER-Itsasgela ontzian, Andrea Ruiz ontzilariak, Groenlandia eta Ternua espedizioari buruzko hitzaldi-proiekzio bat eskainiko du arratsaldeko 19:30tan.

- Maiatzaren 28an Getarian, Unai Basurkok “PAKEA BIZKAIA, lehiaketetatik hezkuntzara” hitzaldi-proiekzioa eskeiniko du Udal Aretoan 19:30tan. Aldez aurretik izen ematea ezinbestekoa da, horretarako Getariako Turismo bulegora deitu: 943 140957.