Ia 700 ikaslek ezagutu dute Pakea Bizkaia proiektua Galizian

2013ko May 10Álvaro Mozosek eman zituen hitzaldietan.

Ia 700 ikaslek ezagutu zituzten Pakea Bizkaiaren tripulazioak Antartikako espedizioan bizitako esperientziak Álvaro Mozosek emandako hitzaldiak direla eta. Horrez gain, gizarte hezkuntza-proiektua ezagutu zuten.

Pasa den maiatzaren 6an, Mozosek lau hitzalditan Pontevedrako hainbat hezkuntza-zentrotan bere espedizioaren bizipenen berri eman zuen: Sagrado Corazón (lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza), Nuestra Señora de los Dolores (3.mailan) eta Haur Caixanovan.

Ikasleek intereres handia azaldu zuten eta besteak beste, tripulatzaileek zer jaten zuten, zer janzten zuten, zein animalia ikusi zituzten, etab. galdetu zioten Mozosi.

Horrela, Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proiektua ezagutu zuten, helburuen artean, gazteen ingurumen-kontzientziazioa duena.

Atrás