Bioaniztasuna Bizkaiko Golkoan eta Ipar Europan

2011ko January 21Atzo arratsaldean Pakea Bizkaiak antoloatutako “Bioaniztasuna Bizkaiako Golkoan eta Ipar Europan” hitzaldia ospatu zen Bilboko Itsabide Itsas museoan.

Ekitaldia zazpietan hasi zen eta bertara 100 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Heike Vester, Javier Franco eta Enrique Francoren hizketaldia entzuteko asmoz. Honetan itsas ugaztunei buruz zeuzkaten ezagutzak sakondu ahal izan zuten.

Lehenengo hizlaria Javier Franco, AZTI-ko kidea, gure kostako egoera, honen kontserbazio legeei buruz hitz egin zuen.

Hurrengoa, Enrique Franco, AMBAR-eko kidea, Bizkaiko Golkora hurbiltzen diren izurde, bale eta zifioei buruz aritu zen.

Azkena Heike Vester, Ocean Sounds konpainia nola sortu zuen azaldu ostean, zetazeoen konportaera eta izaera bioakustikaren bitartez nola ikertzen duen azaldu zuen. Horrela Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa bale, izurde eta hainbat animaliren soinuez bete zen.

Pakea Bizkaiak pasa den udan egindako Ipar Lurmutur espedizioan, Lofoten irletan Heike Vester alemaniar biologarekin topo egin zuten, eta han bere proiektua ezagutu ondoren, Euskal Herrira etortzera gonbidatu zuten.

Azkenego astean, irrati saio ezberdinetan elkarrizketak egin ondoren, atzo antolatutako hitzaldian parte hartu zuen, berak ere gure kostaldeetako egoera eta animaliak ezagutuz.

Hurrengo hilabeteotan, Pakea Bizkaiak esku artean daukan hezkuntza proiektuarekin jarraituko du lanean, beste ekintza ezberdinak eta hurrengo espedizioan prestatzen duen bitartean.