NESS LAKUAREN ateetan harrapaturik

2010ko August 21Ostiralean, Ness lakuaren ateetara iritsi ginen, baina 40 korapiloetako intentsitateko haize boladek ez ziguten utzi azkenengo esklusa pasatzea eta lakura sartzea.

Azkenengo egunetan 988 mb-eko borraska izugarri baten ibili ginen nabigatzen, baina borraskaren begian geundenez nahiko lasai ibili ginen. Depresio baten zentruan baldintza meteorologikoan, kontraesana ematen duen arren, borraskaren perimetroan baino egonkorragoak dira.

Gero iparraldera mugitu en eta hegomendebaldeko haizeek  gogor astindu ziguten. Gure kapitainak depresioaren garapena jarraitu zuen eta Ness lakura sartu aurretik Fort Augustus herri herri politean geratu ginen zain amarraturik.