ARGENTINA ETA PAKEA BIZKAIA

2012ko August 7Aste honetan, Necochea hiri argentinarrean dagoen Ikastolaren ordezkari den Xabier Zubillagaren bisita jaso dugu.

Aste honetan, Necochea hiri argentinarrean dagoen Ikastolaren ordezkari den Xabier Zubillagaren bisita jaso dugu. Azken asteetan, bere euskara hobetzen ibili da Euskal Herriko barnetegi batean, eta bere egonaldia aprobetxatu nahi genuen ezagutzeko, bera izango baita Hego Hemisferiora egingo dogun hurrengo espedizioan, gure gidarietako bat.
Hurrengo espedizioan, Hego Amerikako euskaldunak nola bizi eta kultura nola mantentzen duten ezagutu nahi dogu eta horretarako, Necochea geldialdi garrantzitsua izango da. Hiri honetan, Euzko Etxea deitzen den Euskal etxe bat izateaz gain, Ikastola bat badago ere. Bertan, Xabier eta beste hainbat euskaldun gure kultura bizirik mantentzen saiatzen dira.
Hurrengo udazkenean hasi behar dogun espedizioan Ikastola hau ezagutzea izango da gure helburuetako bat, han izango dira Xabier eta beste hainbat euskaldun Pakea Bizkaiaren zain.