Ane Alberdi: “Duela gutxi ezagutu nuen bela, baina oso gustukoa dut: itsasoa da, bizitasuna eta askatuna.”

2012ko November 16Ane Alberdi, 24 urteko zarauztarra, Tenerifeko La Lagunako Unibertsitatean Itsas Biologia ikasi zuen. Itsasozale amorratua, animaliak identifikatzeaz eta laginak jasotzeaz arduratzen da.


Zein da zure eginkizun nagusia Pakea Bizkaian?
Plancton eta mikroplastikoen laginak jasotzea, hala nola arraien bat arrantzatzen badugu, azal lagin txiki, gibel edo muskulu laginak atera, eta espedizioan zehar ikusten ditugun espezieak identifikatu.

Nola sentitzen zara abentura honetan parte hartzeko duzun aukeragatik?
Oso zoriontsu nago zeharbide hain luzea egiteagatik tripulazio honekin eta horrelako maila duen ontzian.

Zer espero duzu bidai honetaz?

Ikasi eta leku, kultura eta biodibertsitate ezberdinak ezagutu.

Orain arte, bidai honengandik espero zenuena betetzen ari al da?
Nire itxaropenak luze bete direla esan nezake, aspektu guztietan eta oraindik ez da espedizioa amaitu, hortaz ziur nago nire itxaropenak gaindituko dituela. Orain arte ikusi ez nituen mota ezberdineko itsas animalia ugari ikusteko aukera izan dut. Hori zen espedizioagatik espero nuena batik bat. Horrez gain, asko aberastu nauten ohiz kanpoko leku eta pertsonak ezagutu ditut bidaian zehar. Tripulazioari dagokionez, lehenagotik ezagutzen nituen eta horien oso inpresio ona nuen. Egunak aurrera joan ahala, ahaztezina den esperientzia hau beraiekin partekatzeagatik oso zorionekoa naizela dut gogoan. Beraiek nire familiaren parte bilakatu dira.

Orain arte bizitako momentu bat aukeratu beharko bazenu, zein izango litzateke?
Kanariar Uharteetako iritsiera ahaztezina izan zen bi arrazoirengatik. Batetik, bi zere arruntek ongietorria eman ziguten, izurde talde batek eta kostatik gertu elikatzen ari ziren itsas hegaztiek ere. Bestalde, itsasoagatik dakidan guztia ikasi dudan lekura proiektu honen parte izaten itzultzea ahaztezina izan zen. Bertan ikasketak partekatu nituen jendearekin berriro elkartu nintzen.

Antartikara joan aurretik nabigatu al zenuen lehenago?
Niretzako nabigazioa berria da. Duela gutxi ezagutu nuen, baina oso gustukoa dut: itsasoa da, bizitasuna eta askatuna. Nik beti izan dut oso gogoko itsasoa, hori behatzeak liluratzen nau, bainatzeak, urpean igeri egiteak edo itsasoarekin kontaktuan egotea dut gogoko.

Ba al dago errespetua ematen dizun zer edo zer zeharbide honetan?
Beldurra eta errespetua diot batik bat itsasoari, hori izan baitugu aurreikusi. Ontzi sendoa dugu eta nabigazioari buruz asko dakien kapitaina, hortaz lasai noa.

Zer da Pakea Bizkaia proiektuarengandik erakartzen zaituena?
Oso interesagarria iruditzen zait ozeanoa oso egoera txarrean baitago, eta hori ezagutzera eman behar delako. Hori egiteko,horrelako bidaiak egin behar dira eta dokumentatu gero gazteenei erakusteko. Irakaskuntza oso garrantzitsua da.

Pakea Bizkaia/Ane Alberdi

Atrás