Bigarren Itsas Ekimena

2012ko March 26Gaur ospatu da Itsa Ekimenaren bigarren jardunaldia, ia 150 partehartzaileekin

Ekitaldia goizeko 11.00 etan hasi da, 50 urpekarien sarrerarekin. Geroago beste partehartzaileak hasi dira, hondartza garbituko zutenak baita piraguistak ere, uraren gainzala garbitu dutenak baita estropada txiki batean parte hartu dutenak.

Goiz osoan zehar, eta eguraldi onari esker, ehundaka pertsona hurbildu dira ekimena ezagutzeko eta bertan partehartzeko. Garbiketa amaitzerakoan hitzaldi bat eman da batutako hondakinen ikerketa egiteko, eta jendea gure planetaren zainketaren beharraz kontzientziatzeko.

Hau izan da PAKEA BIZKAIAk antolatutako bigarren itsas ekimena, Getxoko Udala, Marefondum, Surfrider Foundationen, Cabo Billano eta RKAbenturaren laguntzarekin. Ekimen hau PAKEA BIZKAIAk antolatzen dituen ekimenetariko bat da proiektu hezitzailea gizartean zabaltzeko.