AGUR NUUK-eko HIRIARI

2011ko June 23Pakea Bizkaia fiordoetatik ailegatu zenetik astelehen goizean, ontzilariek bi egun eman dituzte Nuuk-en belaontzia atontzen eta eginbeharrekoak bukatzen.

Asteartean Groenlandiako jaia ospatu zen, hori dela eta, ospakizun ezberdinak egon ziren egunean zehar hiriko hainbat lekuetan. Bertoko kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak ospatu ziren batez ere, hala nola, dantzak eta kantuak, beti ere Groenlandiako jantzi tradizionala erabiliz.

Groenlandiako Baliabide Naturalen Institutuko koordinatzaile batekin elkarrizketa izan ostean, ontzilariak berriro itsasoratu dira hego-mendebalderantz. Saiakera egingo dute berriro ere eta izotzen artean pasabide bat topatzekotan, Narsasuaq-eko fiordoan barrena abiatuko dira.

Atzo Nuuk-etik ateratzerakoan  popako haizea izan zuten, nabigatzeko oso egoera on bat topatuz, hala ere, latitude hauetako lanbroa agertu zen berehala, iluntzen ez den gau osoan ikusgarritasun gutxi izanik.