PAKEA BIZKAIA eta Euskaltelen arteko hitzarmena

2011ko February 14PAKEA BIZKAIA eta Euskaltelen hitzarmena bada ofiziala, belaontzian sinatu ondoren

Ekitaldia Unai Basurko eta Francisco Javier Allende zuzendu dute.

Hemendik aurrera belaontziak merkatuko transmisio-sistema aurreratuenak izango ditu. Mugikorren komunikazioak eta Interneteko haririk gabeko konexioak emango dizkio euskal operadoreak, munduko portu guztietan, Banda Zabal Mugikorraren bidez. Hala, tripulatzaileek aukera izango dute espedizio bakoitzeko bideo eta argazkiak bidaltzeko. Espedizio bakoitzak ingurumenarekin loturiko zeregina izango du.

Telefonia finkoko, telefonia mugikorreko, telebistako eta Interneteko operadorea da Euskaltel, eta hitzarmen honen bidez, gizartearekiko ardura duen enpresa izaten jarraituko du. Gizarteak dituen itxaropenen artean, ingurumen-heziketa da egungo garapenaren eta garapen horren etorkizunaren oinarria, zalantzarik gabe. “Gizarte aurreratua eta integratzailea lortzeko lan egiten dugu Euskaltelen. Eta, horretarako, ezinbestekoa da lana guztion artean egitea, elkarren ondoan, bakoitzak eman dezakeen balioa emanaz”, halaxe adierazi du Francisco Javier Allende Euskalteleko idazkari nagusiak eta Kontseiluko idazkariak. Berak sinatu du Pakea Bizkaia 2010-2014 hitzarmena, eta proiektu honekiko lau urteko konpromisoa nabarmendu du. “Ez da apustu bakartua; gure enpresa apustu horren helburuekin bat datorrelako erabaki dugu proiektuarekin bat egitea”.

Bestalde, Unai Basurkok eskerrak eman dizkio Euskalteli proiektu sozio-hezitzaile honetan laguntza eman izanagatik, 2005ean PAKEA proiektuaren hasieran egin zuen bezala; “Euskaltelen laguntza ezinbestekoa da etxekoekin eta gure ibilbidea jarraitzen duen jendearekin komunikatu ahal izateko. Gero eta jende gehiagok jarraitzen gaitu, bai Euskadin, bai eta Euskaditik kanpo ere”. Hitzarmen honi esker, gora egiten ari da PAKEA BIZKAIA proiektuarekin bat egiten duten enpresen kopurua. Gure ingurunea zaindu nahi dugu, eta gizarteari zenbait balio erakusteaz gain, balio horien inguruko sentsibilizazioa piztu nahi dugu; izan ere, etorkizuneko gizartea guztion artean eraiki behar dugu. Beste enpresa batzuen laguntza izatea ere espero dugu”.