PAKEA BIZKAIA eta UPV/EHU arteko akordioa

2011ko June 22Bi entitateak hezkuntzan eta ikerkuntzan egingo dute lan.

Ternuarako bidaia hasi aurrtetik, Unibertsitateak eta PAKEA BIZKAIAk hitzarmen bat sinatu zuten itsas ingurgiroa eta nabigazioarekin erlazionaturiko proiektuak garatzeko. Horrela, Iñaki Goirizelaiak, Unibertstitateko errektorea, eta Unai Basurkok, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute irakaskuntza, ikerketa eta garapen teknologikoarekin lotutako ekimen zientifikoak elkarrekin garatzeko, bai eta adituak elkar trukatzeko eta erakunde bietako langileen prestakuntza bultzatzeko ere.

Bi instituzioek interes handia dute lankidetza hau aurrera eramateko, biek hezkuntza eta itsas ingurugirorekon harremana daukaten ekintzak sustatu nahi dutelako.

Sinatutako hitzarmenak bi aldeen arteko elkarlana ahalbidetuko du hemendik aurrera burutuko diren ikerketa egitasmo eta programen garapenean, bai EHUko sail desberdinetan zein PAKEA BIZKAIAren instalazioetan eta espedizioetan zehar.