Euskalteleko II.Kirol Egunean parte hartu zuten 18 haurrek Unai Basurkorekin batera nabigatuko dute

2013ko July 10Mini basket eta futbol-4 txapelketetan irabazke suertatu zirenak Pakea Bizkaia gerturik ezagutuko dute.

Euskalteleko II.Kirol Egunean mini basket eta futbol-4ko txapelketan irabazle izan ziren haurrak Unai Basurkorekin batera nabigatuko dute gaur Pakea Bizkaian. Euskalteleko jarduera ekainaren 15ean ospatu zen Bilboko Areatzako Kaian. Bertan, Unai Basurkok nabigazioaren saria eman zien lehenengo postuak lortu zituzten haurrei.

Egunean zehar, bi txanda antolatu dira. Goizean, Lagun Artean eta Lauroko Zornotzarrak saskibaloi taldetako 10 neska igoko dira belaontzi euskaldunera eta arratsaldean Gernika Txiki eta Ultra Red futbol-4ko 8 mutil.

Goizeko taldearen argazkiak.
Arratsaldeko taldearen argazkiak.

Atrás