“Niregandik espero dutena ez asetzeak beldurra ematen dit”

2013ko February 1932 urteko mutil hau Bizkaiko kostaldean bizi da eta Nautika eta Itsas Garraioa ikasten ari da. Orain arte nabigazioan egin duen itsasaldirik luzeenari eta garrantzitsuenari ilusio handiz ekingo dio Ekaitz Rivasek.

Ekaitz Rivas, 32 urteko plentziarra, Nautika eta Itsas Garraioa lizentziaturaren 4. maila ikasten ari da Portugaleteko Goi Mailako Eskola Teknikoan.

Zer azpimarratuko zenuke bigarren zeharkaldi honetaz?
Atlantikoa belaontzi batean zeharkatzea bera oso interesgarria iruditzen zait. Gainera, hain hegoaldean dagoen Ushuaia hiritik egitea, Hegoamerikako kostalde osoa zeharkatzea eta Uruguai bezalako herrialde bat bisitatzea oraindik erakargarriagoa da. Kontraste handiko bidaia izango da.

Zein izango da zure funtzioa belaontzian?
Beste tripulatzaile bat izango naiz, behar denean laguntzen eta barruko lan guztietan parte hartzen saiatuko naiz.

Zer espero duzu bidaia honetatik? Zein ekarpen egingo dizu eta zer emango diozu zuk proiektuari?
Nire bidaideei laguntzea, belan nabigatzen ikastea eta horrek berarekin daraman ezagutza osoa. Nire ekarpenari dagokionez, nire baloreak eta kualitateak beste tripulatzaileei transmititzea espero dut. Lasaitasuna eta giro ona taldeari emateko asmoa daukat.

Zerk pizten dizu interesik handiena abentura honetan?
Bidaia zoragarria izango da. Leku eta jende berria ezagutzeak erakartzen nau. Bidaiatzea izugarri gustatzen zait.

Inoiz nabigatu al duzu edo lehen aldia izango da?
Duela bost urte ezagutu nuen bela, eta orduz geroztik Kantauri itsasoan nabigatu dut behin edo behin, La Rochelletik Finisterrerainoko itsasaldiak egin ditut. Hala ere, datozen bi hilabeteotan bost urtetan baino milia gehiago nabigatuko ditut.

Elkarbizitzaren, osasun arazoen edota ekaitz bortitzen beldur al zaude?
Bai, beldur naiz. Jendeak niregandik espero duena ez asetzeak beldurra ematen dit, bi hilabeteok oso luze egingo zaizkidanaren beldur naiz. Itsasoari, ostera, ez diot beldurrik, errespetua baizik. Itsasoari eta natura osoari.

Zer nabarmenduko zenuke Pakea Bizkaiaren hezkuntza proiektuari buruz?
Oso ekimen interesgarria iruditzen zait. Nabarmentzekoa da itsasoaren maitasuna eta errespetuaren baloreak datozen belaunaldiei transmititzeak duen garrantzia.

Atrás