Egunero BERDE

Tromsoko geldialdian “Gron Hverdag” bulegoa ezagutu dugu, egunero berdea esan nahi duena, eta bertan Svein Gunna aholkulariak jaso gaitu. Noruegako hainbat hirietan aurki daitezkeen enpresa pribatu txiki bat da, eta partikular edo enpresak asesoratzen ditu, jasangarritasunean eta ingurugiroan.

Bulegoa edozein herritarrek bisitatu dezake, baina batez ere empresa txikiekin lan egiten dute, beraien aztarna ekologikoa murriztu dezaten eta honela EKOziurtagiria lor dezaten.

Haurtzaindegiak EKOziurtatu ahal izateko programa bat ere badute. Honetarako, ingurugiroa errespetatzen duten ohituren inguruan aholkatzen dute, txikienen hazkuntzan, beraien garbitasuna, elikadura, eskoletarako garraioa, etb. Gainera, guraso eta irakasleentzako zuzenduriko hainbat gida dituzte, telazko pardelen erabilera egokia eta nola erabili konposterako azaltzen dutenak; edo kotoi organikoz eginiko umeentzako arropak non erosi, etb.

Aholkatzen dituzten eta harro dauden beste arlo bat berziklapena da. Noruegan beste berziklapen sistema bat erabiltzen dute, erosoago suerta daitekena, eta gainera behartuak daudenak. Lau kolore ezberdinetako boltsak banatzen dituzte udaletxean zaborrak banatzeko: berdea-organikoa, gorria-papera, urdina-ontziak, laranja-kartoiak. Boltsa guztiak kontenedero berdinera botatzen dira, eta zaborren empresa da zaborra banatzeaz arduratzen dena.

Bizikletak ere alokatzen dituzte eta beste lanen artean aholkularitza hauek burutzen dituzte: etxeko energiaren erabilera egokia eraikuntza ekologikoak bigarren eskuko produktuen eta truekearen komertzioa garraioa, etab.