JERMINATUAK Landatzen

Jerminatuak edo kimuak hezetasun eta tenperatura egokian ematen den hazien ernekuntzarekin sortzen dira.

Bitamina, entzima, mineral, proteina, oligoelementu eta nahitaezko antioxidante ugari ematen diguten elikagai oso osoak dira. Gainera, oso osasungarriak, zapore handikoak eta edozein platerretan gehitzeko egokiak dira.

Oso garrantzitsua da kalitate oneko eta nahi den motako hazi ekologikoak aurkitzea.

Bizirik dagoen elikagai bat da, eta beronen elikatze balioa handituz doa kontsumitzen diren arte. Hazi jerminatuaren bitaminak, jerminazioan zehar %600ra biderka daitezke. Kimuek barazki eta lekadunen osagai berdinak dituzte, baina proportzio altuagoan. Esaterako, dilistak ernetu aurretik B12 bitaminaren %0,43a dauka, eta ernekuntzaren 4. egunean %2,37a.

Bere elikatze-baloreaz gain, kimu ekologikoak dauden elikagai garbienak edo gutxien kutsatuenak dira, bi arrazoiengatik: bakarrik kalitate oneko haziak ernetzen direlako, eta kultibazio prozesuan ez direlako ez pestizida ez abono kimikorik erabiltzen.

Jerminatu freskuak oso osasungarriak dira:

•Sistema inmunologikoa hobetzen, hesteetako flora birsortzen eta prozesu digestiboak sustatzen laguntzen dute.

•Organismoa gure ingurunean dauden kutsatzaileetaz desintoxikatzen laguntzen dute.

•Kolesterola murrizten dute eta tumore gaiztoen tratamentuetako dietetan erabiltzen dira.

Jerminatuak eta haien onurak gertuago ezagutzeko asmoekin, “Kimuak” -eko Begoñarekin harremanetan jarri ginen, eta Marurira joan ginen. Instalazio hauetan, emakume jator honek ernetzen eta Euskal Herri osotik banatzen dituen haziak ikusi genituen.

Begoñak zer eta nola jerminatu aholkatu zigun, eta espezie ezberdinetako hainbat hazi eman zizkigun, ondorengo hilabeteetan gure elikagaiaren parte izango direnak.

Pakea Bizkaiaren barruan ezinezkoa da autosufizienteak izatea elikagaien ekoizpenean, baina barazkiren bat haztea ikusi nahi genuen. Itsasontzi barruan baratze bat izatea zaila denez toki faltagatik, jerminatu batzuk ematera animatu ginen, toki gutxi behar dutelako eta hazte prozesua ezagutzen dugunetatik azkarrenetakoa delako, bost egunen buruan eskuan izan ditzakegulako alfalfa, idarrak, brekolia, dilistak, lonbarda, kipula, etab.en hazi ugari. Eta batez ere, oso elikagai ona delako. Gezurra dirudi, horren gauza txikiak horrenbeste elikatu dezakenik.

Egun gutxiren buruan alfalfa eta idarraren lehen jerminatuak dastatuko ditugu, eta gure dietetan nola sartzen ditugun kontatuko dizuegu. Baliteke, gure sukaldariari errezeta berriak bururatzea…